Bihar itxiko dute txapelgintzari eta abarketagintzari eskainitako erakusketa

Andoni Elduaien 2024ko aza. 16a, 08:58

Bi lagun erakusketako argazkiak ikusten. (Andoni Elduaien)

Bihar, igandea, izango du azken eguna Portaleburun dagoen Azkoitiarrak, burutik oinetara jantzita erakusketak. Gaur, goizez eta arratsaldez zabalduko dute plazako erakusketa aretoa, eta bihar, goizez.

Igandean, bihar, itxiko dute Portaleburu erakusketa aretoan ikusgai dagoen Azkoitiarrak, burutik oinetara jantzita izeneko erakusketa. Azkoitiko txapelgintza eta abarketagintza lantegiei zein norbanakoei eskainitako erakusketa bi astez egon da zabalik, eta biharkoa izango du azken eguna.

Nolanahi ere, gaur eta bihar artean izango da oraindik erakusketa ezagutzeko parada. Gaur, zapatua, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da Portaleburuko erakusketa, eta bihar, igandea, 12:00etatik 14:00etara.

Aretoan abarketak ikus daitezke, baita horiek egiteko erabiltzen zituzten erremintak eta makinak ere. Erreminten artean daude, hala nola txarrantxak eta eztenak, eta makinen artean, besteak beste, zorua josteko edota erreportzaketan aritzeko makinak. Argazkiak ikusteko eta egunkarietako, aldizkarietako nahiz bestelako paneletako artikuluak irakur daitezke aretoan. Txapelgintzari lotutako erakusketa ere bada, ordea, Portaleburukoa; Azkoitian izan ziren lantegiei buruzko informazioa eta horietan egindako txapelak ere ikus daitezke aretoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide