"Zahartzaro berria" izan du hizpide Javier Yanguasek Elkargunean

Ane Olaizola 2024ko aza. 14a, 11:15

Javier Yanguas psikologoak eta gerontologoak hitzaldia eskaini zuen atzo, eta adineko pertsonen erronken inguruan aritu zen hura hizketan.

Javier Yanguas psikologoak eta gerontologoak solasaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Azkoitian, eta "zahartzaro berria" izan zuen hark hizketagai. La Caixa fundazioko adinekoen programako zuzendari zientifikoa da Yanguas, eta hain zuzen, adineko pertsonen erronkei buruz aritu zen hura hizketan, Oteiza aretoan elkartu ziren herritarren aurrean. Azkoitia Lagunkoiak eta udalak antolatutako hitzaldia izan zen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide