Datorren ostiraletik asteartera bitartean bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Ostiralean, zapatuan eta astelehenean emango dute Marco filma, ohiko ordutegian: larunbatean eta igandean 19:30ean hasiko da emanaldia, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Aldiz, asteartean, Zinetogram taldeak antolatutako The substance filmaren zineforuma izango da, 20:00etan.
Filmez gain, ordea, Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia egingo dute igande arratsaldean, 17:00etan hasita. Aurten ere Basakabiko gaztetxoen hamaika abentura eskainiko ditu telesailak, betiko osagaiak nahastuta: lagunen arteko harremanak, amodio istorioak, misterioak, umorea… Eta nola ez, musika eta dantza ere ez dira faltako. Emanaldia ikusteko sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurrez sarrera eskuratzea. Horretarako, Entradium atarira jo beharko dute interesa duten guztiek; erabiltzaile bakoitzak gehienez lau sarrera hartu ahalko ditu.
Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
Marco filma:
The substance filma: