Datorren astelehenean, azaroaren 11n, San Martin eguna izango da, eta Azkoitiko izen bereko ermitan eta auzoan hainbat ospakizun izango dituzte. Festa egun horri lotuta, San Martin ermitako ondaregunean Historiaurrea San Martinen izenburu hartuta, bi bisita gidatu antolatu dituzte, eta gaur eguerdian egin dute aurrenekoa. Bisitara joan diren herritarren gidari jardun dute Juan Mari Arruabarrena Munibe arkeologia taldeko kideak eta Juan Bautista Mendizabal historialari eta Azkoitiko kronista ofizialak.
Astelenerako ere izenburu bereko beste hitzaldi edota bisita gidatua antolatu dute San Martin ermitako ondaregunean bertan, 12:00etan hasita. Gidari, gaurko berberak izango dira; alegia, Arruabarrena eta Mendizabal.
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)