Bizilore Eskola Aktibokoek askotariko produktuak jarri dituzte saltzen gaur Kontzejupean jarri duten bigarren eskuko azokan. Udazken eta negu sasoiko azoka da gaurko prestatu dutena, eta arropaz eta osagarriez gainera, haurrentzako produktuak eta jostailuak, bizikletak eta altzariak eskuratu daitezke azokan. 19:00ak arte izango dute azoka zabalik.
Bizilorek aurrez ere antolatu izan ditu antzeko azokak, produktuen berrerabilpena sustatzeko asmoarekin. Gainera, Bizilore ikastetxe autogestionatua izanda, beren proiekturako ere bideratzen dute azokan bildutako dirua.