Zahartzaro berrien erronkei buruzko hitzaldia izango da etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien

Javier Yanguas. (Asispa)

Javier Yanguasek zahartzaro berrien erronkez hitz egingo du Elkargunean, 18:00etan hasita. Azkoitia Lagunkoiak eta udalak antolatu dute hitzaldia.

Etzi, asteazkena, Azkoitia Lagunkoiak eta udalak antolatutako hitzaldia izango da Elkargunean. Javier Yanguas psikologian doktoreak, gerontologoak eta La Caixa fundazioko adinekoen programako zuzendari zientifikoak emango du hitzaldia, eta zahartzaro berrien erronkak izango ditu hizpide hark. 18:00etan hasiko da hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide