Mugikortasun Plana osatzeko, ibilgailuak zenbatzeko neurgailuak jarri dituzte

Andoni Elduaien 2024ko aza. 7a, 12:46

Eliz atari aurreko biribilguneko trafikoa neurutuko duen neurgailua. (Udala)

Egun hauetan trafiko neurgailuak jarri dituzte herriko hainbat gunetan, ibilgailuen kontaketa egiteko. Leber aholkularitza-enpresa ari da lanak gauzatzen, azterketa egin ondoren Mugikortasun Plaza idatzi ahal izateko.

Azkoitiko Udala Mugikortasun Jasangarriaren Plana egiten ari da, eta hura idatzi ahal izateko lanketaren barruan, egun hauetan trafiko neurgailuak jarri dituzte herriko hainbat gunetan, ibilgailuen kontaketa egiteko. Udalak adierazi du, pare bat astez mantenduko dituztela neurgailuak. Esaterako, eliz atari aurreko biribilgunean jarri dute neurgailuetako bat.

Mugikortasunaren, garraioaren, trafikoaren eta horrek hirigintzan, ekonomian eta hiri zein ingurumen kalitatean duen eraginaren plangintzan espezializatutako Leber aholkularitza-enpresa ari da lanok gauzatzen. Udalak aurtengo martxoan sortu zuen plana gauzatu ahal izateko 55.000 euroko partida, egitasmoa lizitaziora atera eta hura esleitzeko. Dagoeneko proiektua martxan da, eta besteak beste, herrigunea zeharkatzen duten ibilgailuen kopurua neurtuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide