Gabonetako argiak hasi dira jartzen

Ane Olaizola

Brigadako langileak, Kale Nagusian argiak jartzen. (Andoni Elduaien)

Kale Nagusian eta herriko beste zenbait kaletan jarriko dituzte argiak udal langileek, baina aurrerago piztuko dituzte.

Gerturatzen ari dira Gabonak, eta udal langileak gaur, osteguna, hasi dira sasoi horretako argiak kalean jartzen. Ohi bezala, herriko hainbat kaletan jarriko dituzte Eguberrietako argiak, horiek aurrerago piztuko baitituzte ere; joan zen urtean Gabonetarako bi asteren faltan piztu zituzten argiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide