Oroimenaren Eguna dela eta, udalak elkarretaratzea deitu du iganderako

Andoni Elduaien

Intsaustiko lorategian dagoen 'Oroimenean' eskultura. (Artxiboa)

12:00etan egingo dute elkarretaratzea Intsausti jauregiaren aurreko lorategian dagoen oroitarriaren aurrean. Herritarrak kontzentrazioan parte hartzera animatu ditu udalak.

Udalak elkarretaratzea deitu du datorren iganderako, azaroaren 10erako. Oroimenaren Eguna dela eta, Intsausti jauregiaren aurreko lorategian dagoen Oroimenean eskulturaren aurrean egingo du erakundeak bost minutuko kontzentrazio isila, 12:00etan hasita.

Ana Azkoitia alkatea buru dela elkartuko dira han, baina herritarrei ere egin diete ekitaldira batzeko deia. Elkarretaratzearen ondoren, udalak lore eskaintza egingo du, biktima guztiak gogoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide