'Jurado Nº 2' eta 'Una familia monstruosa' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2024ko azaroaren 6a

'Jurado Nº 2' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Igandean eta astelehenean emango dituzte bi filmak Baztartxo antzokian. Zapatuan ez da film emanaldirik izango, Berriketan taldeak Arima ikuskizuna eskainiko baitu.

Jurado Nº 2 eta Una familia monstruosa filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxon antzokian. Igandean, 17:00etan, haurrentzako Una familia monstruosa filma emango dute, eta 19:30ean, helduentzako Jurado Nº 2 filma. Astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan emango dute berriro Jurado Nº 2 filma.

Aldiz, larunbatean Baztartxon ez dute emango filmik; izan ere, Berriketan taldeak Arima ikuskizuna eskainiko du 19:00etan hasita.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Jurado Nº 2 filma:

Una familia monstruosa filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide