Udalak 6.000 euro bideratuko ditu Valentziako kaltetuei laguntzeko

Ane Olaizola 2024ko aza. 4a, 15:00

Denboraleak Valentzian egindako kalteen irudi bat. (@AmorLorent85393-X)

Elikagai eta material bilketa egin nahi duen boluntario talderik herrian balego, udala "beharrezko espazioak eta bestelako baliabideak" uzteko prest dagoela azaldu du erakundeak.

Tanta hotzak Valentzian (Herrialde Katalanak) hondamendia eragin ondoren, hango kaltetuei laguntzeko 6.000 euro bideratuko ditu. Hain zuzen, erakundeak Azkoitiko Caritasi emango dio diru laguntza hori, hark donazioa "behar bezala" bidera dezan Valentziara. Caritasen arabera, orain premia larrienetarako laguntza behar da, baina gerora ere "laguntza handia" beharko da kolpatutako herri eta eskualdeak berreraikitzeko. Horregatik erabaki du udalak laguntza ekonomikoa bideratzea.

Era berean, elikagai eta material bilketa egin nahi duen boluntario talderik herrian balego, udala "beharrezko espazioak eta bestelako baliabideak" uzteko prest dagoela azaldu du erakundeak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide