Gaurtik zabalik da Aizkibel liburutegiak antolatutako zientzia eta teknologia erronketan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2024ko aza. 5a, 08:43

Hainbat haur, liburutegian, saio bat jarraitzen. (Artxiboa)

Gaurtik hilaren 19ra bitartean eman beharko da erronketan aritzeko izena, Aizkibel liburutegian. LH3 mailatik LH6 mailara arteko ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Aizkibel liburutegiak zientzia eta teknologia erronkak antolatu ditu. LH3 mailatik LH6 mailara arteko ikasleei zuzendutako erronkak egingo dituzte liburutegian azaroaren 20an eta 21ean, eta gaur, asteartea, zabaldu dute izen-emate epea. Bi egunetako saioak 18:00etatik 19:30:era bitartean izango direla jakinarazi du liburutegiak. 

Erronketan aritu nahi duten haurrek gaurtik hilaren 19ra bitartean eman beharko dute izena Aizkibel liburutegian. Hain justu, antolatzaileek adierazi dute erronketan aritzeko plazak mugatuak direla, eta beraz, izen-emate ordenaren arabera osatuko dutela parte hartzaileen zerrenda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide