Lorez bete da hilerria Santu Guztien Egunerako

Ane Olaizola 2024ko aza. 1a, 10:37

Domu Santu egunean, herritarrek loreak eskaini dizkiete gertuko hilakoei, eta haiek oroitzeko tartea hartu dute, hilerrira joanda. 

Azaroa hastearekin batera, hildakoak oroitzeko tartea hartu dute herritarrek. Domu Santu egunean, hildakoak gogorarazteko eta omentzeko asmoz, lorez apaindu dira hilerriak, eta herritarrek horietara joateko ohiturari eutsi diote. Dena den, eguneko lehenengo orduetan ez da herritarren joan-etorri handirik izan herriko hilerrian, eta askok aurreko egunak aprobetxatu dituzte senideei lorak eskaintzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide