Pantailarekiko mendekotasuna saihesteko gakoak emango ditu Gregorio Monterok azaroaren 6an

Ane Olaizola 2024ko urr. 30a, 10:32

Gregorio Montero (Growfulness)

Gregorio Montero mediku psikiatrak Hezkuntza digital positiboa solasaldia eskainiko die gurasoei Baztartxo antzokian, eta, besteak beste, etxean mugak nola jar daitezkeen azalduko du hark solasaldian.

Pantailen erabilera desegokiak eragiten dituen "arazoez" jabetuta, Azkoitiko anbulatorioko Pediatriako langileak hainbat ekintza aurrera eramaten ari dira, Zumarragako ospitaleko departamentu bereko zerbitzuarekin elkarlanean. Ekintza horien artean, hitzaldi bat antolatu dute datorren asteazkenerako, hilaren 6rako, eta Gregorio Montero mediku psikiatrak Hezkuntza digital positiboa solasaldia eskainiko du Baztartxo antzokian, 17:30ean hasita.

Haurren eta nerabeen buru osasunean eta teknologia berrien eraginez sortutako menekotasunean aditua da Montero, eta hain zuzen, eskuko telefonoekiko mendekotasuna nola saihets daitekeen eta etxean mugak nola jar daitezkeen azalduko du hark hitzaldian. Gurasoei zuzendutako doako saioa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide