Bertan behera gelditu da bihar, larunbata, Erdi Aroko Azkoitia ezagutzeko egitekoa ziren bisita gidatua. Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko kronista ofizialak zuzenduta, hilaren 19an egin zuten euskaraz bisita, eta bihar, hilak 26, zen hura gaztelerazko saioa zuzentzekoa. Dena den, udalak jakinarazi du bihar ez dela bisitarik izango, eta beste data bat zehazteko lanetan ari direla.
Erdi Aroan herria nolakoa zen eta orduko bizimodua zein zen ezagutzeko baliatu nahi zuten bisita, Azkoitia 700 egitasmoaren barruan.