Aizkibel liburutegiaren ondoan dagoen komun publikoa ez dago erabilgarri azken egunetan. Bat baino gehiago ohartuko zen komunaren egitura zintarekin itxita dagoela. Udalak jakinarazi duenez, komun horrek "akats teknikoak" ditu, eta "aspalditik" ari da arazoak ematen.
Erakundea zerbitzua "teknikoki nola konpondu begiratzen" ari da une onetan; izan ere, haren arabera komunaren hustubidea edo isurbidea egokitu beharra du. Halaber, adierazi du egoeraren gainean daudela, eta egun gutxiren buruan irtenbidea ematen ahaleginduko direla.