Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Bezeroak sartu-irtenean dabiltza, maitasunaren bila, ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaurko gaua, gau berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.