Ura moztuko dute bihar arratsaldean Kale Nagusiko hainbat bebarrutan, ur hornidura sarea berritzeko lanak tarteko

Andoni Elduaien 2024ko urr. 22a, 09:12

Langileak, Nagusia 80 eraikinean lanean. (Andoni Elduaien)

Nagusia 80 eraikinean ur iturburua jarriko dutela eta, bihar, asteazkena, 14:30etik 18:00etara bitartean ura moztuko dute Kale Nagusiko 58 eta 120 bebarru zenbakien artean.

Nagusia 80 eraikinean ur iturburua jarriko dutelako, ura moztuko dute bihar, asteazkena, Kale Nagusiko zenbait bebarrutan. Gipuzkoako Urakek eraikin horretako ur hornidura sarean egingo ditu hobekuntzak, eta hori horrela, 14:30etik 18:00etara bitartean moztuko dute ura.

Gipuzkoako Uraken arabera, mozketaren iraupena "ustezkoa" da, eta beraz, gerta liteke lanak "espero baino lehen" amaitzea. Kasu horretan, jakinarazi dute abisurik gabe itzuliko dutela ura etxeetara. Dena den, baliteke lanak luzatzea ere, eta orduan Gipuzkoako Uraken 900-32 22 22 telefono zenbakian emango dute ur mozketaren berri. Halaber, ur kontsortzioak nabarmendu du mozketak "uraren presio jaitsierak, uhertasuna edota nahi gabeko beste zenbait ondorio" eragin ditzakeela.

Kale Nagusiko honako bebarru zenbaki hauetan izango du eragina bihar arratsaldean egingo duten ur mozketak: 58, 60, 62, 64, 66, 68, 70, 72, 74, 76, 78, 80, 82, 84, 86, 88, 90, 92, 94, 96, 98, 100, 102, 104, 106, 108, 110, 112, 114, 116, 118 eta 120.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide