Arabako txokoak ezagutu dituzte Plaza Ondoko kideek

Ane Olaizola 2024ko urr. 21a, 10:41

Arabara egun pasa joan zirenetako batzuk. (Plaza Ondo)

130 lagunek parte hartu zuten Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatu zuen sasoi berriko irteeran, eta "primerako giroa" izan zen nagusi.

Oporren ostean sasoi berriari ekiteko, Arabara joan dira Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kideak. Hain zuzen, 130 bat lagunek egun pasa egin zuten joan zen ostegunean, eta hainbat txoko ezagutzeko aukera izan zuten irteeran parte hartu zutenek: goizean Gesaltza Añana bisitatu zuten, eta handik Gasteizera joan ziren. Antolatzaileen arabera, "giro oso ona" nagusitu zen Arabara egindako irteeran.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide