Erdi Aroko Azkoitiaz gehiago jakiteko bisita gidatua egin dute

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 19a, 13:30

Herritarrak Balda plazan, bisitaren hasieran. (Azkoitiko Udala)

Balda plazatik herriko plazarako bidean dauden altxorrak hobeto ezagutzeko aukera izan dute parte hartu duten herritarrek, Juan Bautista Mendizabalen eskutik, Azkoitia 700 egitasmoaren barruan.

Azkoitia 700 egitasmoaren barruan, Gure Erdi Aroko herria izeneko bisita gidatua egin dute gaur goizean. Erdi Aroko Azkoitiaz gehiago jakiteko gogoz, kuadrillatxoa elkartu da, Juan Bautista Mendizabal historialari eta zinegotziak eman dituen azalpenak jarraitzera.

Balda plazatik herriko plazarako bidean dauden altxorrak hobeto ezagutzeko aukera izan dute parte hartu duten herritarrek.

(Argazkia: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide