Asfaltatze lanak tarteko, zenbait aparkaleku mugatuko dituzte bihar Ibaiondo kalean

Andoni Elduaien 2024ko urr. 15a, 10:19

Ibaiondo kalean egingo dituzte lanak bihar. (Andoni Elduaien)

Ibaiondo kalean, kale horretako 1 eta 3 zenbakien artean, egingo dituzte asfaltatze lanak. Lanek eragina izango dute aparkalekuetan eta trafikoan.

Bihar, asteazkena, asfaltatze lanak egingo dituzte Ibaiondo kalean, eta hori horrela, Udaltzaingoak hainbat aparkaleku mugatu ditu lanak egingo dituzten eremu horretan. Udalak jakinarazi du zazpi direla hesitu dituzten aparkalekuak; 07:00etatik aurrera ezingo da aparkatu Ibaiondo kaleko 1 eta 3 zenbakien artean. Era berean, trafikoan ere eragingo du, nahiz eta errepiderik ez duten itxiko. Hori horrela izanda, ibilgailuek handik pasatzeko aukera izango dute, ohi bezala.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide