Datorren zapatuan, hilak 19, bisita gidatua egingo dute Azkoitian. Hala nahi dutenek, Erdi Aroan herria nolakoa zen eta orduko bizimodua zein zen ezagutzeko aukera izango dute; izan ere, Gure Erdi Aroko herria izenburupean egingo dute bisita. Balda plazan 11:30ean jarri dute hitzordua, eta handik herriko plazara arteko bidea egingo dute, orduko Azkoitia gogoratzeko eta irudikatzeko.
Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko kronista ofizialak zuzenduko bisita, Azkoitia 700 egitasmoaren barruan. Hain justu, datorren larunbateko bisita euskaraz eskainiko du hark; urriaren 26an, aldiz, gazteleraz. Bi bisita gidatuetan parte hartzeko, ordea, izena eman beharko da aurrez, 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.