'Gau beltza' ipuin kontaketa saioa eskainiko du Miruk hilaren 25ean

Ane Olaizola 2024ko urr. 15a, 09:15

Miru ipuin kontarlaria, Azkoitian eskainitako beste puin kontaketa saio batean. (Andoni Elduaien)

6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta interesa dutenek gaurtik eman dezakete izena.

Aizkibel liburutegiak beste ipuin kontaketa saio bat antolatu du hilaren 25erako. Hurrengo ostiraleko saioaren protagonista ere Miru izango da, eta hark Gau beltza ipuina kontatuko die haurrei liburutegian bertan, 18:00etan.

6 eta 9 urte bitarteko haurrei, hau da, LH1etik LH4ra arteko ikasleei, eskainiko die ipuin kontaketa saioa, eta interesa dutenek gaurtik hilaren 24ra bitartean eman dezakete izena, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide