Sei hilabeteko kontratua izango duen lanaldi erdirako administraria kontratatuko du udalak, Lanbidek diruz lagunduta

Andoni Elduaien 2024ko urr. 14a, 11:17

Sei hilabeteko lan kontratua egingo dio udalak hautagaiari.

Sei hilabeteko kontratua izango du administrariak, eta urriaren 21era arteko epea eman du udalak izena emateko. Hautagaiek hainbat baldintza bete beharko dituzte, hala nola lanpostuari lotutako goi mailako ziklokoaren tituluduna izatea edota gradua edo lizentziatura izatea.

Azkoitiko Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, administraria kontratatzeko lan eskaintza argitaratu du. Sei hilabeterako lan kontratua izango da, lanaldi erdikoa. Lan eskaintzan izena eman beharko da aurrez, eta horretarako, urriaren 21era arteko epea jarri dute.

Eskaintzan onartua izateko, baina, hautagaiek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Hain zuzen, Administrazio eta Finantzen Goi Mailako ziklo titulua izatea eskatuko da, edo bestela, Zuzenbidean, Enpresen Adminsitrazioan edo Zuzendaritzak gradua edo lizentziatura izatea; 3. Hizkuntza Eskakizuna (C-1 maila) edo baliokidea euskaraz izatea ere eskatuko dute, baita informatikako ezagutzak izatea ere. Hautagaiak langabea izan beharko du eta Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egon beharko du.

Udal administrazioko izapideen inguruko ezagutza ere eskatuko zaio hari. Informazio osagarria Azkoitiko Udalaren lan eskaintzen atalean dago eskuragarri.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide