Ari da udazkeneko Laja Fest jaia bere amaierara iristen. Atzo, BLN Music kolektiboko disko jartzaileak, bost herritar, aritu ziren Laja jatetxearen ataria girotzen: Albi, Murxi, Munizzio, Porru eta Suupe DJak izan ziren protagonista hango belardian, eta gazte ugari bildu zen haien doinuak zuzenean jarraitzera.
Gaur, igandea, 13:30ean hasi dute hirugarren eta azken jai eguna. Haurrentzako aurpegia margotzeko tailerra eta puzgarriak jarri dituzte atarian. Eguraldi ederrak lagunduta, jende ugari bildu da han eguerdi partean, bereziki familiak; txikienak 13:30ak noiz iritsiko zain egon dira jolasean egiteko. Nola ez, aurreko bi egunetan bezala artisauen postuak eta jan-edanerako guneak ere egokitu dituzte gaur ere. 17:30era arte gozatu ahal izango dute haurrek puzgarriekin.
(Argazkiak: Guka eta BLN Music)