Bihar zabalduko dute Trebatzenen igande goizetako saioetarako izen-ematea

Andoni Elduaien 2024ko urr. 13a, 08:57

Margoketa tailerreko saio bateko irudia. (Udala)

Bihartik ostiralera egongo da zabalik izena emateko epea. Guztira, lau ikastaro eskainiko dituzte udazkenean: arteterapia, brikolaje saioa, makramea eta margo saioa. LH eta DBH mailetako ikasleei zuzendutako saioak izango dira guztiak.

Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak, udazkeneko Trebatzen lantegien barruan, igande goizetarako saioak antolatu ditu LH eta DBH mailetako ikasleentzat. Urriko eta azaroko zenbait igandetan egingo dituzte tailerrak. Hain justu, arteterapia, brikolaje saioa, makramea eta margo saioa antolatu dituzte oraingoan.

Bihar, urriak 14, zabalduko dute tailerretan parte hartu ahal izateko izen-emate epea, eta ostiralean, hilaren 18an, itxiko dute. Elkargunearen webgunean eman beharko da izena. Dena den, Gazteria sailak jakinarazi du tailerrek mugatutako plazak dituztela, eta, era berean, gutxieneko partaide kopurua osatu beharko dela, bestela ez baitute saiorik eskainiko.

Hona hemen tailer bakoitzaren inguruko informazioa:

  • Arteterapia saioa (LH3-LH6): urriaren 20an, 10:00etatik 13:00etara.
  • Brikolaje saioa (LH4-DBH2): azaroaren 3an, 09:30etik 13:30era.
  • Makrame saioa (LH3-LH6): azaroaren 10ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Margotzen trebatzeko saioa (LH1-LH3): azaroaren 17an, 10:00etatik 13:00etara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide