'Central Parkeko heroiak', 'La virgen roja' eta 'Blackbird, Blackberry' filmak ikusgai datozen egunetan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2024ko urr. 9a, 08:28

'La virgen roja' filmaren irudi bat. (Filmaffinity)

Igandetik asteartera bitartean hiru film eskainiko dituzte Baztartxon, bi helduentzat eta bat haurrentzat. Larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango, Txalo Produkzioak konpainiak Artea antzezlana taularatuko baitu.

Datozen egunetan, Central Parkeko heroiak, La virgen roja eta Blackbird, Blackberry filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Igandean 17:00etan hasita emango dute haurrentzako Central Parkeko heroiak filma, eta igandean zein astelehenean helduentzako La virgen roja; igandeko saioa 19:30ean hasiko da, eta astelehenekoa, ikuslearen egunekoa, 20:00etan. Bestalde, asteartean, Blackbird, Blackberry filmaren zineforum saioa egingo dute, 20:00etan hasita.

Aste honetan ez da film emanaldirik izango zapatuan, Txalo Produkzioak konpainiak Artea antzezlana taularatuko duelako, 19:00etan. Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko Entradium atarian, 10 euroren truke. Era berean, Azkoitia Gukak udaleko Kultura sailaren bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Azkoitia Gukaren webguneko galdetegia beteta edo 943-56 01 64 telefono zenbakian eman daiteke izena, 40 zenbaki kodea erabilita.

Hona hemen datozen filmen aurrerapen bideoak:

Central Parkeko heroiak filma:

La virgen roja filma:

Blackbird, Blackberry filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide