Asteburuan, Soy Nevenka eta Gru 4. Mi villano favorito filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Donostiako Zinemaldian aurkeztu duten Soy Nevenka filmak Ponferradako Udaleko Nevenka Fernandez zinegotziak Ismael Alvarez alkatearen aldetik jasan zuen jazarpen psikologikoa eta sexu-abusua jorratzen ditu. Larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute Iciar Bollainen azken ikus-entzunezko lana, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Haurrentzako Gru 4. Mi villano favorito filma, berriz, igandeko 17:00etan proiektatuko dute.
Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
Soy Nevenka filma:
Gru 4. Mi villano favorito filma: