Matthew Herasme joko antolatzailea fitxatu du ISBk

Andoni Elduaien

Matthew Herasme. (Marist College Athletics)

24 urteko joko antolatzailea da Herasme. Taldeak azken egunetan iragarri dituen hutsuneak beteko ditu hark Biele ISBn.

Biele ISBk Matthew Herasme joko antolatzailea fitxatu du. Azken egunetan Biele ISBk izan dituen bajak beteko ditu joko antolatzaileak; izan ere, aste honetan bertan iragarri ditu ISBk Brian Wallacken eta Godwin Boahenen bajak.

Aurreko sasoietan, besteak beste, Marist College Athletics eta University of New Hampshire taldeetan aritutakoa da Herasme. 24 urte ditu hark, eta 1,92 metroko garaiera du. Gainera, AEBtako eta Dominikar Errepublikako pasaporte bikoitza du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide