Bi autoren eta kamioi baten arteko istripua izan da Azkaraten

Andoni Elduaien 2024ko ira. 26a, 08:13

07:40ean gertatu da istripua, Elgoibarrera bidean. Ertzaintzak Gukari egindako azken eguneraketaren arabera, bi autok eta kamioi batek izan dute istripua Azkaraten. Gidari bat autoan harrapatuta gelditu da, baina bi lagun eraman dituzte Mendaroko ospitalera. Une honetan (10:00), normaltasunez gurutzatu daiteke mendatea, nahiz eta gunea lehengoratzeko lanetan ari diren. 

Bi autoren eta kamioi baten arteko istripua izan da Azkaraten goizean. 07:40ean jazo da ezbeharra GI-2624 errepidean, Elgoibarrera bidean. Ertzaintzak Gukari egin dion azken eguneraketaren arabera, hiru ibilgailuk jo dute elkarren aurka, eta auto bateko gidaria harrapatuta gelditu da barruan. Dena den, bi autoetako gidariak eraman dituzte Mendaroko ospitalera zaurituta. Errepidea zabalik da, eta une honetan (10:00), gunea lehengoratzen ari dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide