Bihar euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute plazan

Andoni Elduaien

Sare Herritarrak deitutako elkarretaratze bateko irudia. (Artxibokoa)

Iraileko azken ostirala izango da biharkoa, eta hilero bezala, presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, plazan. 

Hileko azken ostiraletan egin ohi duten gisan, bihar ere plazan bilduko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. Sare Herritarrak deituta, 19:30ean egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide