Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Malagan eta Granadan (Espainia) izan dira herriko 60 bat jubilatu joan den astera bitartean. Hilaren 14an, Azkoititik autobusez abiatu ziren Malagara, eta astebetean hainbat txoko bisitatu dituzte, hala nola Torremolinos, Frigiliana, Nerja eta Ronda.