Azkoitiko Udalak iraileko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, 18:00etan hasita, eta guztira, hamar puntu jorratuko dituzte. Horien artean, udalak eta Ekiola energia kooperatibak lankidetza hitzarmena hastea eztabaidatuko dute udal ordezkariek.
Era berean, kreditu gehigarrien eta transferentzien bidez kredituak aldatzeko hainbat espediente onartzeko asmoa du udal gobernuak, eta 2023-2025 diru laguntzen Plan Estrategikoaren 2024 ekitaldiko hirugarren aldaketa onartzea ere proposatuko dute.
Hona hemen biharko udalbatzarrean jorratuko dituzte puntu guztiak:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- Herritarrak batzordeko EH Bildu udal taldearen kideen aldaketa.
- 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin %2ko ordainsarien igoera onartzea.
- Azkoitiko Udala eta Ekiola Energia Sustapenak, S.L.-ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 2 zenbakidun espedientearen onespena.
- Azkoitiko Udalaren 2023-2025 diru laguntzen Plan Estrategikoaren 2024 ekitaldiko hirugarren aldaketaren onespena.
- Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 8 zenbakidun espedientearen onespena.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.
Bilkura, zuzenean
Osoko bilkurak zuzenean ikusteko aukera dute herritarrek maiatzaz geroztik. Azkoitiko Udalaren YouTubeko kanalaren bidez Azkoitia Gukan jarraitu ahal izango dira plenoak, eta bilkurak amaitu ostean ere bertan egongo dira ikusgai, baita Azkoitia Gukan ere.