Ipuin kontaketa musikatua antolatu du Aizkibelek hilaren 26rako

Ane Olaizola

'Ameli kontalaria', joan den martxoan, Aizkibel liburutegian. (Azkoitiko Udala)

Gaurtik hilaren 25era bitartean eman daiteke izena. HH5. mailatik LH3. mailara arteko umeei zuzendutako saioa izango da. 

Aizkibel liburutegiak ipuin kontaketa musikatuarekin hasiko da ikasturtea. Hilaren 26an, ostegunez, Ameli kontalaria saioaz gozatzeko aukera izango dute hara bertaratzen diren haurrek, 18:30ean hasita. HH5. mailatik LH3. mailara arteko umeei zuzendutako saioa izango da.

Gaurtik hilaren 25era bitartean eman daiteke izena liburutegian edo 943-85 08 98 telefonoan. Antolatzaileek azaldu dute soilik umeak egon daitezkeela ipuin kontaketa saioan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide