Giro bikainean egin dute jai mexikarra Aizpurutxon

Ane Olaizola eta Nerea Uranga

Urbasoko Marmarrak taldeak eta Donostiako Mexikadi Etxea elkarteak antolatuta egin dute festa Aizpurutxon. Herri bazkaria, mariatxiak, erakusketa, dantzak... osatu dute jai eguna.

Mexikoren Independentzia Eguna ospatzeko, eta nolabait Aizpurutxoko garai bateko San Agustin jaiak lotzeko festa mexikarra egin zuten atzo eguerditik iluntzera artean Aizpurutxoko frontoian, Urbasoko Marmarrak taldearen eta Donostiako Mexikadi Etxea elkartearen artean antolatuta. Eguraldia lagun, jende multzoa bildu zen jaira eta giro bikaina izan zuten.

14:30 aldera bzakaria izan zuten, eta askotariko tako mexikarrak jateko aukera izan zuten bazkaltzera bildutakoek. Bazkalostean, berriz, dantzara ere animatu ziren bakar batzuk Dominguez mariatxiak eskainitako kontzertuan, eta Mexikoko produktuekin eta artearekin erakusketa txiki bat jarri zuten. Gero, piñata egin zuten, eta edari-barra ere egon zen festa iluntzera arte luzatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide