Ahaide nagusiek Azkoitiko eta Gipuzkoako erakunde sarean izan zuten eraginaz jardun zuen hizketan Rosa Aierbek atzo arratsaldean, txiki geratu zen Elkarguneko Oteiza aretoan. Izan ere, dozenaka lagun bertaratu ziren historialaren solasaldia entzutera, eta hark luze eta zabal jardun zuen Erdi Aroko jauntxoek politikan, ekonomian eta gizartean izan zuten indarra azaltzen. Azkoitia 700 egitarauaren barruko hitzaldi zikloaren barruan eskaini zuen Aierbek hitzaldia.