Rosa Aierbe historialariak Los parientes mayores en el entramado institucional de Azkoitia y Gipuzkoa (Ahaide nagusiak Azkoitia eta Gipuzkoako erakunde sarean) izeneko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilaren 12an, Elkargunean, 19:00etan hasita. Erdi Aroko leinuek politikan, ekonomian zein gizartean mendez mende izan zuten indarra azalduko du hark solasaldian.
Aierbe Erdi Aroko Historian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Zuzenbidearen eta Erakundeen Historiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere bada, eta 50 liburu eta 70 artikulu ondu ditu, besteak beste, Batzar Nagusien, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, monasterioen eta armarrien inguruan.
Azkoitia 700 egitarauaren barruko hitzaldi zikloaren antolatu dute saioa.