Euskal Koparen finalaz "gozatzera" deitu ditu Iraurgi SBk saskibaloizaleak

Nerea Uranga 2024ko ira. 6a, 15:02

Euskal Koparen ACB mailako finalaren aurkezpena gaur, Basazabal jauregian. (Mikel Amenabar 'Otola')

ACB mailako Baskoniaren eta Bilbao Basketen arteko finala jokatuko da irailaren 13an, 20:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Gaur aurkeztu dute norgehiagoka Basazabal jauregian.

ACB mailako Euskal Koparen finala jokatuko dute Baskoniak eta Bilbao Basketek irailaren 13an (20:00) Azpeitiko kiroldegian. Gaur, ostirala, aurkeztu dute norgehiagoka Azpeitiko Basazabal jauregian Maier Lizaso Iraurgi saskibaloi klubaren lehendakariak, Euskal Saskibaloi Federazioaren presidente Luis Mari Sautuk, Baskoniako ordezkari Luis Kerejetak, Bilbao Basketeko Isabel Iturbek eta Azpeitiko Ion Oteiza eta Azkoitiko Igor Isuskiza kirol zinegotziek.

Gasteizko eta Bilboko saskibaloi taldeen arteko finala Azpeitian jokatzearen arrazoiaz jardun dute aurkezpenean. Euskal Saskibaloi Federazioaren presidenteak azaldu era horretako jardunaldiak hiriguneetatik ateratzeko asmoa dutela, eta aurtengo finala Azpeitiko kiroldegian jokatuko dutela, Iraurgi saskibaloi klubaren 50. urteurrenari keinu eginez, eta Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubari aitortza egiteko. Finalerako sarrerak lotura honetan eros daitezke.

Iraurgi saskibaloi klubaren lehendakariak Euskal Koparen finalaz gozatzera deitu ditu bailarako saskibaloiaren zaleak. Azpeitiko eta Azkoitiko kirol zinegotziek ere ISBren deialdiarekin bat egin dute, eta ACB mailako partida bat ikusteko aukera bikaina izango dela adierazi dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide