Porrota eta garaipena, Anaitasunaren talde nagusientzat

Unax LarraƱaga

Atzoko gizonen talde nagusiko partida. (Anaitasuna)

Hiru eta huts galdu zuen emakumeen talde nagusiak atzo eta gizonek garaipena eskuratu zuten, 0 eta 2 amaituz. Partida hauekin denboraldiaurrea amaitzen doaz Anaitasunaren bi talde nagusiak. Gizonen taldeak hirukoa jokatuko du irailaren 7an Zumarragan (Gipuzkoa).

2024/2025 denboraldia prestatzeko hainbat partida jokatu dituzte Anaitasuna futbol taldearen bi talde nagusiek. Atzo jokatu zuten biek ala biek, eta behintzat garaipen bat etxeratzea lortu zuten. Emakumeen talde nagusiak 3 eta 0 amaitu zuen Tolosaren aurkako neurketa, etxetik kanpo porrota jasoz. Partida honekin amaitu du aurredenboraldia Barqueroren taldeak eta datorren astean hasiko dute denboraldia. Gizonen talde nagusiak, berriz, garaipena eskuratu zuen Beasainen aurkako neurketa 0 eta 2 amaituz. Loren Barbadok zuzenduriko taldeak ez du denboraldiaurrea amaitu oraindik, izan ere, irailaren 7an Zumarragako (Gipuzkoa) Argixaon Anaitasuna, Urola eta Ilintxa taldeen arteko hirukoa jokatuko baitute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide