Etxaniz eta Artetxe nagusi, Abuztuak 31 txapelketan

Maialen Etxaniz

Julen Etxaniz azkoitiarrak eta Jokin Artetxe azpeitiarrak jantzi zuten Donostiako Trinitate plazan jokatzen den sariketaren txapela. 22-14 nagusitu ziren markagailuan. 

Beste txapel bana jantzi dute Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko Julen Etxanizek eta Azpeitiko Ilunpe elkarteko Jokin Artetxek. Abuztuak 31 txapelketa jokatu zuten ostiralean Donostiako Trinitate plazan, kadete mailan, eta markagailuan 22-14 nagusitu ziren Landa (Lapke) eta Lopez (Ataun) bikotearen aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide