TAO sistema indarrean egongo da berriro astelehenetik aurrera

Iraia Oteiza 2024ko abu. 31a, 10:00

Ibilgailuak aparkatzea doakoa izango den arren, TAOaren txartela jarri beharko zaie Plazaberriko eta Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuetan aparkatutako ibilgailuei.

Abuztuan indargabetuta egon den arren, astelehenean, irailaren 2an, TAO sistema berrezarriko du Azkoitiko Udalak. Herriko bi gunetan dago sistema: bata Plazaberrin, eta bestea, Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan. Astelehenetik aurrera, beraz, bi gune horietan aparkatzeko TAOaren txartela atera beharko da astelehenetik ostiralera bitartean.

09:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 20:00etara jarri beharko zaie TAOaren txartela bi gune horietan aparkatutako ibilgailuei. Hala eta guztiz ere, ordu muga desberdinak dituzte bi aparkalekuek; izan ere, Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan gehienez ere lau orduz eduki daitezke ibilgailuak TAOaren papera jarri eta doan aparkatuta, eta Plazaberrin, berriz, ordu eta erdian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide