Orion elkarteko hiru azkoitiar Espainiako Arrantza Txapelketan lehiatuko dira

Iraia Oteiza 2024ko abu. 26a, 10:09

Karrera, Ansola eta Amado, artxiboko irudi batean.

Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado izango dira euli salmonido gazteen Espainiako txapelketan parte hartuko duten hiru azkoitiarrak. Txapelketa Palentzian jokatuko dute, irailaren 5etik 8ra bitartean. Ansola Munduko Arrantza Txapelketan 44. postua lortu ostean iritsiko da Espainiako lehiara.

Orion ehiza eta arrantza elkarteko Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado azkoitiarrek euli salmonido gazteen arrantzako Espainiako txapelketan parte hartuko dute datorren astean, irailaren 5etik 8ra bitartean. Palentziako Carrion ibaian arituko dira lehian hirurak, euskal selekzioa ordezkatuz.

Urte gogoangarria ari da izaten hiru azkoitiarrentzat: Aimar Ansolak Munduko Arrantza Txapelketan parte hartu zuen duela hamabost egun Txekiako Errepublikan, eta 44. postua eskuratu zuen han. Halaber, Ansolak berak irabazi zuen Euskadiko Euli Arrantza Txapelketako aurtengo lehia udaberrian, Joanes Karrerak laugarren postuan amaitu zuen txapelketa hura, eta Julen Amado zazpigarren sailkatua izan zen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide