Sutea izan da Guardia kalean, eta pertsona bat erreskatatu dute

Ihintza Elustondo

Guardia kaleko etxebizitza batean piztu da sua.

07:30 inguruan piztu da sua Guardia kaleko etxebizitza batean, eta han zegoen adineko pertsona erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek. Sua itzaltzeko lanetan jarraitzen dute.

Guardia kaleko etxebizitza batean sua piztu da goizean. Ertzainek 07:30ean jaso dute abisua, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu dute etxebizitza horretatik; balkoitik atera behar izan dute etxean zegoen adineko pertsona. Zumarragako ospitalera eraman dute erreskatatutako herritarra, baina Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez dago larri. Une honetan (09:51), sua itzaltzeko lanetan ari dira suhiltzaileak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide