Udako oporraldia tarteko, Elkargunea itxita egon da hilaren 12az geroztik. Aurten ere hango instalazio guztiak mantentzeko eta garbitzeko baliatu dute bi asteko etena, eta hori horrela, erabiltzaileek ezin izan dute kirol eta kultur guneko zerbitzuez gozatu.
Dena den, bai astegunetan, bai asteburuetan, ohiko ordutegian zabalduko dituzte Elkarguneko ateak bihartik aurrera; astelehenetik ostiralera bitartean, 07:00etatik 21:00etara irekiko dute gunea, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igandeetan zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.
Elkarguneari lotutako beste instalazioa Ugarteigarango estali gabeko igerilekuena da. Ekainaren 14an zabaldu zituzten hango igerilekuak, eta irailaren 15ean itxiko dituzte. Dena den, oraindik hiru astez hango uretan gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek, egunero 10:30etik 20:00etara bitartean.