Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailak, Trebatzen saioen eta lantegien udazkeneko edizioa prestatu du. Oraingoan ere, askotariko saioak eskainiko ditu urritik abendura bitartean. Jarduera jarraituen artean izango dira Kodeka teknologia tailerra (LH1 eta LH3 mailen arteko ikasleentzat eta LH4 eta LH6 mailen artekoentzat), Margoz tailerra (LH1 eta LH3 mailen arteko ikasleentzat) eta Makramez saioak (LH3 eta LH6 mailen arteko ikasleentzat), urrian hasi eta abendura bitartean iraungo dutenak.
Aldiz, igande goizetako saioen artean izango dira Arteterapia saioa (LH3-LH6), Briko saioa (LH3-LH6), Makramez saioa (LH3-LH6) eta Margoz saioa (LH1-LH3). Igande goizetako saio horiek urrian eta azaroan izango dira, bakoitza egun bakarrean.
Trebatzen saioen eta lantegien inguruko izen-ematearen inguruko informazioa eta gainerako xehetasun gehiago irailaren 2an jakinaraziko dituzte.