'Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua' bisita gidatua eskainiko dute asteburuan

Ane Olaizola 2024ko uzt. 31a, 09:00

Larunbatean eta igandean eskainiko dituzte bi orduko bisita gidatuak, lehenengoan euskaraz, eta bigarrenean gaztelaniaz. Aurrez izena eman behar da.

Urola Turismoak antolatuta, Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua bisita gidatua eskainiko dute asteburuan. Bi egunez izango dira saioak: larunbatean euskaraz eskainiko dute, eta igandean, gaztelaniaz. Bi orduko bisita gidatuak izango dira, eta 12:00etan hasiko dira, parrokia aurrean.

Bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da Whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidalita, telefonoz 943-15 18 78 deituta edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera eskainiko dute, eta haietara doazenek zein hizkuntzatan egin nahi duten aukeratu ahal izango dute aurretik. Bisita egiteko, gutxienez, lau pertsonako taldea osatu beharko da.

Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea uztartuz, Urola Turismoak Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta prestatu dituen bisita gidatu sortaren barrukoa da Azkoitikoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide