Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzua izango da

Ane Olaizola 2024ko uzt. 29a, 09:27

Saninazioetako hiru egunetan eskainiko du zerbitzua Lurraldebusek, eta hainbat autobus izango dira Azpeititik Azkoitira itzultzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko autobus zerbitzuak prestatu ditu bihar Azpeitian hasiko diren saninazioetarako. Hain zuzen, bihar —San Inazio bezpera—, etzi —San Inazio eguna— eta ostegunean —San Inazio bigarrena— izango dira gaueko autobus zerbitzuak, eta besteak beste, garraiobideak Azkoitian egingo du geldialdia.

Hiru egunetan, 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an abiatuko da Azkoitirako autobus zerbitzua, Azpeitiko anbulatorio aurreko geltokitik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide