Munoaundiko herri harresitua ezagutuz

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 27a, 19:15

Munoaundira egin duten bisita gidatuko argazkia. (Utzitakoa)

Munoaundira bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan dute gaur goizean hainbat herritarrek, Aranzadi zientzia elkartekoen gidaritzapean. Urtean zehar estalita egoten diren aztarnategiaren zatiak ezagutzeko parada izan dute.

Munoaundiko Burdin Aroko herri harresitura bisita gidatua egiteko aukera izan dute bertaratu direnek gaur goizean. Aranzadi zientzia elkarteko kideek gidatu dute bisita eta adi entzun diete bisitariek.

Urtean zehar estalita egoten da Munoaundiko aztarnategia eta, horregatik, data berezia izan da gaurkoa arkeologia zaleentzat, indusketa lanak egiten dituzten eremua ezagutu ahal izan dutelako. Abaraxka aterpetxean elkartu dira guztiak 11:00k aldera eta orduerdi inguruko ibilaldia egin ondoren iritsi dira Munoaundira, bisitari ekiteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide