Herriko plazako baldosen junturak konpontzeko lanak hasi ditu gaur goizean udalak, eta egoera txarrean dauden junturak betetzen eta berritzen arituko da bihar bitartean. Horrenbestez, lanek eragina izango dute plazako aparkalekuetan, horiek irauten duten bitartean.
Erakundeak azaldu duenez, lurra berdintzearen helburuak dira erorikoak saihestea eta irisgarritasuna hobetzea.