Kale Hezitzaile programak zirku jolasak antolatu ditu asteazkenerako

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 22a, 12:05

Intsausti parkean elkartuko dira 16:30ean, eta bertaratzen direnek zirkuarekin zerikusia duten askotariko jolasetan aritzeko aukera izango dute.

Kale Hezitzaile programak antolatuta, zirkuarekin lotura duten jolasetan aritzeko aukera izango da asteazkenean. 16:30ean Intsausti parkean elkartzen direnek, besteak beste, diaboloarekin, malabarak egiten, edota oreka jolasetan aritzeko aukera izango dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide